Birziklatu
188 Babestu ingurumena
Gailua bere bizitzaren bukaerara ailegatzen denean, material guztiak material edo
energia gisa errekupera daitezke. Telefonoak eta osagarriak behar bezala bota edo
berrerabiliko direla ziurtatzeko, Nokia-k bere bazkideekin elkarlanean dihardu
We:recycle deritzon programan.Nokia produktu zaharrak birziklatzeari buruzko
informazioa eskuratzeko eta biltzeko guneak non dauden jakiteko, joan
www.nokia.com/werecycle helbidera edo, gailu mugikorra erabiliz, nokia.mobi/
werecycle helbidera; bestela, deitu Nokia-ren Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Produktuan, baterian, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez
estalitako zaborrontziak produktu elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta
metagailuak funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Eskakizun hori Europar Batasunean bete behar da. Produktu horiek
ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Gailuaren ingurumenarekiko
eraginari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, joan www.nokia.com/
ecodeclaration helbidera.