Kokapena partekatzea
Argitaratu zure uneko kokapena Facebook-en, testua eta argazkia gehituta. Zure
Facebook-eko lagunek zure kokapena ikus dezakete mapan.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Mapak
eta
Part. kok.
.
Kokapena partekatzeko, Nokia kontua eta Facebook-eko kontua behar dituzu.
1 Hasi saioa Nokia kontuan edo, oraindik konturik ez baduzu, hautatu
Kontu berria
sortu
.
2 Hasi saioa Facebook-eko kontuan.
3 Hautatu uneko kokapena.
4 Idatzi egoera-eguneratzea.
5 Mezuari argazki bat eransteko, hautatu
Gehitu argazkia
.
6 Hautatu
Partekatu kokapena
.
Facebook-eko kontua kudeatzea
Ikuspegi nagusian, hautatu
Aukerak
>
Kontua
>
Partekatu kokapen-ezarpenak
>
.
Zure kokapena partekatzeko eta gainerakoen kokapenak ikusteko Interneteko
konexioa behar da. Datu kantitate handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-
-trafikoaren kostuak egon daitezke.
Facebook-en erabilera-baldintzak aplikatzen zaizkio kokapena Facebook-en
partekatzeko aukerari. Ezagutu Facebook-en erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.
Kokapena besteekin partekatu baino lehen, kontuan izan beti norekin ari zaren
partekatzen. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
-ezarpenak, kokapena jende askorekin parteka baitezakezu.