Dei ezarpenak
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Deiak
.
Aukeratu hurrengoetatik:
Nire zenbakia bidali — Erakutsi zure telefono zenbakia deitzen ari zaren pertsonari.
Nire Intern. dei. ID bidali — Erakutsi zure Interneteko deietarako helbidea
Internetetik deitzen ari zaren pertsonari.
Deia zain — Ezarri dei batean zaudenean sarrerako deien jakinarazpenak jasotzea
(sareko zerbitzua).
172 Ezarpenak
Interneteko deiak zain — Ezarri telefonoa dei batean zaudenean Interneteko
sarrerako deiak jakinaraz ditzan.
Interneteko deien abisua — Telefonoak Interneteko sarrerako deiak jakinaraz ditzan,
aukeratu
Aktibatu
.
Desaktibatu
hautatuz gero, jakinarazpena deia galtzen baduzu
soilik jasoko duzu.
Ukatu mezudun deiak — Baztertu dei bat eta bidali testu-mezu bat deitzaileari.
Mezuaren testua — Idatzi dei bati uko egitean deitzaileari bidaliko zaion testu-mezu
estandarra.
Neure bideoa dei jas.etan — Baimendu edo ukatu bideo-dei batean zehar zure
telefonotik bideoak bidaltzea.
Irudia bideo-deian — Erakutsi argazki bat bideo-deietan zehar bideorik bidaltzen ez
duzunean.
Auto. berriro markatu — Dei batek arrakastarik ez badu, ezarri telefonoa gehienez
hamar saiakera egin ditzan. Birmarkatze automatikoa geratzeko, Bukatu tekla sakatu.
Deiaren iraupena ikusi — Bistaratu deiaren iraupena deian zehar.
Laburpena deiaren ond. — Bistaratu deiaren iraupena deiaren ondoren.
Markaketa bizkorra — Gaitu markaketa bizkorra.
Edozein teklak erantzun — Gaitu edozein teklarekin erantzuteko aukera.
Kontaktuen bilaketa — Aktibatu kontaktuen bilaketa hasiera-pantailan.
Erabiltzen ari den linea — Ezarpen hau (sareko zerbitzua) SIM txartelak bi zenbaki
harpidetu, hau da, bi telefono linea onartzen baditu soilik ikus daiteke. Aukeratu zer
telefono linea erabili nahi duzun deiak egin eta testu-mezuak bidaltzeko. Bi lineetako
deiak erantzun daitezke bakarra aukeratuta izan arren.
2. linea
aukeratzen baduzu eta
sareko zerbitzu honetara harpidetu ez bazara, ezin izango duzu deirik egin. Bigarren
linea hautatuz gero, agertuko da hasierako pantailan.
Linea aldaketa — Debekatu linea hautatzeko aukera (sareko zerbitzua), SIM txartelak
onartzen badu. Ezarpen hau aldatzeko, PIN2 kodea behar da.