Nokia E52 - Konexio seguruak

background image

Konexio seguruak

Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean bistaratzen bada, telefonoa eta

Interneteko atebide edo zerbitzariaren arteko datu transmisioa kodifikatuta egongo

da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta edukiaren zerbitzariaren (datuak

gordetzen diren tokiaren) arteko datu igorpena segurua denik. Zerbitzu-hornitzaileak

pasagunea eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat beharrezkoak izan daitezke, adibidez

bankuen zerbitzuak. Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure telefonoan

segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko zaizu. Informazio gehiago

jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software

instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,

ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan

aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako

Internet 87

background image

babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo

fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek

bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"

oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu

telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa

dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.