Nokia E52 - Bluetoothari buruz

background image

Bluetoothari buruz

Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak ahalbidetzen ditu 10 metrotara

(33 oin) dauden gailu elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin irudiak, bideoak,

testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak bidal daitezke, edo hari gabe

Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak erabiliz komunikatzen

direnez, zure gailuak eta besteek ez dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak

elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da beharrezkoa. Halere,

konexioan interferentziak egon daitezke hormengatik edo beste gailu

elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan aldi berean. Esaterako,

gailua aurikularretara konektatuta badago, aldi berean fitxategiak beste gailu

bateragarri batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil

hauek onartzen ditu: Audio banaketa hobetua, urruneko audio/bideo kontrola,

oinarrizko irudiak, oinarrizko inprimatzea, telefonozko sareratzea, fitxategien

transferentzia, sarbide orokorra, esku libreak, aurikularrak, gizaki interfaze gailua,

tokiko posizionamendua, objektuen karga, gida sarbidea, SIM sarbidea, serie ataka,

bideo banaketa . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko

146 Konektibitatea

background image

operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri

homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu

gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,

bateriaren iraupena murrizten dute.