Gailuak uztartzea
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Konektibitat.
>
Bluetootha
.
Ireki uztartutako gailuen fitxa.
Uztartu aurretik, erabaki zein izango den zure gakoa (1-16 digitu) eta jarri ados beste
gailuaren erabiltzailearekin gako bera erabiltzeko. Erabiltzailearen interfazea ez duten
gailuek, gako finkoa dute. Gailuak lehen aldiz konektatzean bakarrik beharko duzu
gakoa. Bikoteak egin ondoren, konexioa baimendu ahal izango duzu. Uztartzeak eta
konexioa baimentzeak konexioa azkartzen eta errazten du, konexioa egiten duzun
bakoitzean ez duzulako baimendu beharko.
SIMera urrutitik sartzeko gakoak 16 digitu izan beharko ditu.
Urruneko SIM moduan, zure telefonoaren SIM txartela osagarri bateragarriekin erabil
dezakezu.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM moduan egonez gero, osagarri bateragarri bakarra,
autorako kita esate baterako, erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du deirik egin,
programatutako larrialdiko zenbakietara izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM modutik atera behar duzu lehendabizi.
Telefonoa blokeatuta badago, aurrena desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
1 Hautatu
Aukerak
>
Gailu berria uztartu
. Gailuak inguruan bilatuko ditu Bluetooth
gailuak. Aurrez Bluetooth konexioa erabiliz datuak bidali badituzu, aurreko
emaitzen zerrenda agertuko zaizu. Bluetooth gailu gehiago bilatzeko, hautatu
Gailu gehiago
.
2 Aukeratu konektatu nahi duzun gailua eta idatzi pasahitza. Beste gailuan pasahitz
bera adierazi behar da.
3 Zure telefonoaren eta beste gailuaren arteko konexioa automatikoa izan dadin,
hautatu
Bai
. Konektatzen saiatzen zaren bakoitzean konexioa eskuz baieztatzeko,
hautatu
Ez
. Uztartu ondoren, beste gailua uztartutako gailuen orrian gehituko da.
148 Konektibitatea
Bikoteari ezizen bat emateko, hautatu
Aukerak
>
Esleitu izen laburra
. Ezizena zure
gailuan ikusiko da.
Uztartze bat ezabatzeko, hautatu ezabatu nahi duzun gailuaren uztartzea eta
Aukerak
>
Ezabatu
. Uztartze guztiak ezabatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezabatu
guztiak
. Gailu batekin konektaturik bazaude eta gailu honekin uztartzea bertan behera
uzten baduzu, uztartzea amaituko da eta konexioa etengo da.
Uztartutako gailu bati zure telefonora automatikoki konektatzen uzteko, aukeratu
Baimendutzat ezarri
. Zure gailuaren eta bestearen arteko konexioak zure ezagutzarik
gabe egin daitezke. Ez da behar bakoitzaren onarpenik edo baimenik. Erabili aukera
hori soilik zure gailuekin, adibidez, aurikular edo ordenagailu bateragarriekin edo
fidagarria den norbaiten gailuekin Beste gailuen konexio eskaerak aldiro onartu
badituzu, aukeratu
Baimnd. gabetzat ezarri
.
Bluetooth bidezko audio osagarri bat erabiltzeko, adibidez Bluetooth eskulibrekoa edo
aurikularrak, zure telefonoa eta osagarria uztartu behar dituzu. Pasahitza eta argibide
gehiagorako, ikus osagarrien erabiltzailearen gida. Audio osagarria konektatzeko, piztu
osagarria. Zenbait audio osagarri automatikoki konektatzen dira. Bestela, ireki
uztartutako gailuen fitxa, hautatu osagarria eta
Aukerak
>
Konektatu audio
gailura
.