Nokia E52 - WLAN aplikazioari buruz

background image

WLAN aplikazioari buruz

Zure telefonoak lekuko hari gabeko sare bat (WLAN) antzeman eta honi konektatu

daiteke. WLAN erabiliz, telefonoa Internetera eta WLAN onartzen duten gailu

bateragarrietara konekta zaitezke.
WLAN konexio bat erabiltzeko, hurrengoa behar duzu:

WLAN eskuragarri egon behar da zure kokapenean.

Telefonoa WLANera konektatuta egon behar du. WLAN batzuk babestuta daude eta

zerbitzu-hornitzailearen sarbide-gako bat behar duzu konektatzeko.

WLANerako sortutako Interneterako sarbidea. Sarbidea erabili Internetera

konektatu behar diren aplikazioentzako.

WLAN Interneteko sarbidea erabiliz datu-konexio bat sortzen duzunean, WLAN konexio

bat ezartzen. WLAN konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea aktibatuta dagoenean. WLAN

sarbide batera soilik egon zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio askok

Interneteko sarbide bera erabil dezakete.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita dauden funtzioak erabiltzeak

bateria gehiago kontsumitu eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:

IEEE 802.11b/g estandar

2,4 GHz-ko abiadura

WEP, WPA/WPA2, eta 802.1x autentifikazio-metodoak. Funtzio hauek sareak

onartzen baditu soilik erabil daitezke.

Konektibitatea 151

background image

Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren segurtasuna hobetzeko,

kodeketa-metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure

datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Telefonoa lineaz kanpoko profilean dagoenean, WLANa ere erabil dezakezu, eskuragarri

badago. Gogoratu segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla hari

gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen multimedia-sarbidearen kontrol (MAC) helbide

bakarra egiaztatzeko, idatzi *#62209526# hasierako pantailan.

Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait herrialdetan.

Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio

gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.