Nokia E52 - WLAN morroia

background image

WLAN morroia

Hautatu

Menua

>

Aginte pan.

>

Konektibitat.

>

WLAN lagun.

.

WLAN morroiak hari gabeko LAN sareak aurkitzen eta haietara konektatzen laguntzen

dizu. Aplikazioa irekitzen duzunean telefonoa eskuragarri dauden WLAN sareak bilatzen

hasten da eta zerrenda batean bistaratzen ditu.
Hautatu

Aukerak

eta hurrengoetatik:

Freskatu — Eguneratu WLAN sare eskuragarrien zerrenda.

WLAN sareak filtratu — Iragazi aurkitutako sareen zerrendako WLAN sareak.

Aplikazioak WLAN sareak bilatzen dituen hurrengo aldian, hautatutako sareak iragazi

egingo dira.

Hasi nabigatzen — Hasi Weba arakatzen WLAN sarearen sarbide puntua erabiliz.

Jarraitu nabigatzen — Web-a arakatzen jarraitu momentuan aktibo dagoen WLAN

konexioa erabiltzen.

WLAN deskonektatu — Deskonektatu WLAN sarerako konexio aktiboa.

Xehetasunak — Ikusi WLAN sarearen xehetasunak.

152 Konektibitatea

background image

Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren segurtasuna hobetzeko,

kodeketa-metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure

datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Erabili WLAN morroia hasierako pantailan

Hasierako pantailan, WLAN morroiak zure WLAN sareetarako konexioen eta sareen

bilaketaren egoera erakusten ditu. Modu lehenetsian WLAN morroia hasierako

pantailan aktibatuta ez badago, hasierako pantailaren ezarpenetan aktiba dezakezu.

Eskuragarri dauden aukerak ikusteko, estatusa erakusten duen lerroa aukeratu.

Egoeraren arabera, web arakatzailea WLAN konexioa erabiliz abiaraz dezakezu, sareko

deien zerbitzura konekta zaitezke, WLAN saretik deskonekta zaitezke, WLAN sareak bila

ditzakezu edo sareen bilaketa gai edo desgai dezakezu.

WLAN sareen bilaketa desgaituta badago eta inongo WLAN sarera konektatua ez

bazaude,

WLAN bilatzailea itzalita

agertzen da hasierako pantailan.

WLAN sareen bilaketa gaitzeko eta WLAN sare eskuragarriak bilatzeko, hautatu egoera

erakusten duen lerroa.

WLAN sare eskuragarriak bilatzen hasteko, hautatu egoera erakusten duen lerroa eta

WLANen bila

.

WLAN sareen bilaketa desgaitzeko, hautatu egoera erakusten duen lerroa eta

WLAN

bilatzailea itzali

.

Hasi nabigatzen

edo

Honetarako erabilia

hautatzen denean, WLAN morroiak sarbide

puntu bat sortzen du automatikoki hautatutako WLAN sarearentzako. Sarbide puntua

WLAN konexioa behar duten beste aplikazioekin ere erabil daiteke.
WLAN sare seguru bat hautatzen baduzu, dagozkion pasahitzak zehazteko eskatuko

zaizu. Ezkutuko sare batera konektatzeko, dagokion zerbitzu-identifikatzailea (SSID)

zehaztu beharko duzu.

Aurkitutako WLAN sarea sareko deien konexio batetarako erabiltzeko, hautatu egoera

erakusten duen lerroa,

Honetarako erabilia

, nahi duzun sareko dei zerbitzua eta

erabili beharreko WLAN sarea.