Nokia PC Suite
Nokia PC Suite ordenagailu bateragarri batean instala dezakezun aplikazio-joko bat da.
Nokia PC Suite aplikazioak eskuragarri dauden aplikazio guztiak leiho batean sailkatzen
ditu eta bertatik aplikazioak ireki ditzakezu. Baliteke Nokia PC Suite memoria txartel
batean egotea, gailuak memoria txartela baldin bazekarren.
Nokia PC Suite aplikazioa erabil dezakezu kontaktuak, egutegia, atazak eta bestelako
oharrak gailuaren eta ordenagailuaren aplikazio bateragarri baten artean
sinkronizatzeko, Microsoft Outlook edo Lotus Notes, esaterako. Nokia PC Suite erabil
dezakezu ere laster-markak gailuaren eta nabigatzaile bateragarrien artean
tranferitzeko eta irudiak eta bideoklipak gailuren eta ordenagailu bateragarrien artean
transferitzeko.
Oharra: Kontuan izan sinkronizazio ezarpenak. Aukeratutako ezarpenek ohiko
sinkronizazio prozesuan datuak ezabatuko diren ala ez zehazten dute.
Nokia PC Suite erabiltzeko, Microsoft Windows XP (SP2) edo Windows Vista duen
ordenagailua behar duzu, USB datu kable bat edo Bluetooth bidezko konexioa onartzen
duena.
24 Lehen urratsak
Nokia PC Suite aplikazioak ez du Macintosh inguruan lan egitea onartzen.
Nokia PC Suite buruzko informazio gehiago lortzeko, laguntza funtziora edo Nokia web-
-era jo ezazu.
Nokia PC Suite instalatzeko:
1 Ziurtatu memoria-txartela zure Nokia E52 telefonoan dagoela.
2 Konektatu USB kablea. PCak gailu berria hautemango du eta kontrolatzaileak
instalatuko ditu. Honek zenbait minutu iraun dezake.
3 Aukeratu
Masa biltegia
USB konexio gisa. Zure telefonoa Windows fitxategi
arakatzailean disko aldagarri gisa agertzen da.
4 Ireki memoria-txartelaren kontrolatzailearen erroa Windowsen fitxategi
arakatzailearekin eta aukeratu PC Suite instalazioa.
5 Instalazioa hasi egin da. Jarraitu pantailan agertzen diren argibideak.
Aholkua: Nokia PC Suite eguneratzeko edo Nokia PC Suite memoria txarteletik
instalatzeko arazorik izanez gero, kopiatu instalazio fitxategia ordenagailuan eta hasi
ordenagailutik instalatzen.