Edukia transferitu
Switch aplikazioa erabil dezakezu lehen zeneukan Nokia telefonotik zure telefonora
edukia kopiatzeko, adibidez: telefono zenbakiak, helbideak, egutegiko elementuak eta
argazkiak.
Gailu igorlearen modeloak transferi daitekeen eduki mota mugatzen du. Gailu horrek
sinkronizazioa onartzen badu, gailu batetik bestera datuak ere sinkroniza daitezke.
Zure gailuak beste gailua bateragarria ez dela jakinarazten dizu.
Lehen urratsak 21
Beste gailua SIM txartelik gabe piztu ezin bada, zure SIM txartela sar dezakezu bertan.
Zure telefonoa SIM txartelik gabe pizten denean, deskonektatuta profila automatikoki
aktibatzen da.
Edukia lehenengo aldiz transferitu
1 Beste gailuko datuak lehenengo aldiz berreskuratzeko, zure gailuan hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Transferen.
.
2 Aukeratu datuak transferitzeko erabili nahi duzun konexio mota. Bi gailuek
aukeratutako konexio mota onartzea beharrezkoa da.
3 Bluetootha konexio mota gisa aukeratzen baduzu, konektatu bi gailuak. Zure
gailuak Bluetooth konexioa duten gailuak bilatzea nahi baduzu, aukeratu
Jarraitu
. Aukeratu edukia zein gailutik transferitu nahi duzun. Zure gailuan kode
bat sartzea eskatzen zaizu. Kode bat idatzi (1 eta 16 digitu bitarte) eta aukeratu
Ados
. Idatzi kode berbera beste gailuan eta aukeratu
Ados
. Gailuak dagoeneko
uztartuta daude.
Balitek aurreko Nokia telefonoek Switch aplikazioa ez edukitzea. Kasu honetan,
Switch aplikazioa beste gailura mezu gisa bidaliko da. Switch aplikazioa beste
gailuan instalatzeko, ireki mezua eta jarraitu pantailako argibideak.
4 Zure telefonoan aukeratu beste gailutik transferitu nahi duzun edukia.
Transferentzia hasi denean, hau ezezta daiteke eta geroago jarraitu.
Edukia beste gailuaren memoriatik zure gailun dagokion lekura transferitzen da.
Transferentzia denbora transferitu beharreko datu kopuruaren araberakoa da.