Posta elektronikoa konfiguratzea
Nokia Eseries gailuak zuk beste egiten du lan, eta abiadura berean. Mantendu posta
elektronikoa, kontaktuak eta egutegia sinkronizatuta; azkar eta era erosoan abiadura
handiko konexioak erabiliz.
Posta eletronikoa konfiguratzean, hurrengo informazioa eskatuko zaizu: erabiltzaile
izena, posta elektroniko mota, sarrerako postaren zerbitzaria, sarrerako postaren
zerbitzari-ataka, irteerako postaren zerbitzaria, irteerako postaren zerbitzari-ataka,
pasahitza edota sarbide puntua.
Posta elektronikoaren morroia erabiliz, laneko kontu elektronikoak konfigura
ditzakezu, Microsoft Exchange, esaterako, edo baita Interneteko kontu elektronikoak
ere, Google-ren posta zerbitzuak, esaterako. Morroiak POP/IMAP eta ActiveSync
protokoloak onartzen ditu.
Laneko posta elektronikoa konfiguratzeko, galdetu enpresako informatika sailean
beharrezko xehetasunak. Interneteko posta elektronikoa konfiguratzeko, begiratu
xehetasunak posta zerbitzuaren hornitzailearen webgunean.
Posta elektronikoaren morroia abiarazteko:
1 Hasiera pantailan, joan Posta elektronikoaren morroira.
Lehen urratsak 23
2 Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza. Morroiak ezin baditu zure postaren
ezarpenak automatikoki konfiguratu, hautatu postaren kontu mota eta adierazi
harekin lotutako ezarpenak.
Aholkua: Ez baduzu zure postontzia konfiguratu, sakatu posta elektronikoaren tekla
Posta elektronikoaren morroia irekitzeko.
Gailuak posta elektronikoko beste bezero batzuk baditu, haiek ere eskainiko zaizkizu
Posta elektronikoaren morroia irekitzean.