Nokia E52 - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu hornitzailearekin.
Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode honek zure SIM txartela

baimenik gabeko erabileraren aurka babesten du. PIN kodea (4-8 digitu) SIM

txartelarekin eskaini ohi da. PIN kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea

blokeatu egingo da eta PUK kodea behar izango duzu desblokeatzeko.

UPIN kodea — Kode hori USIM txartelarekin jaso dezakezu. USIM txartela SIM txartelaren

bertsio hobetua da eta 3G telefono mugikorrek onartzen dute.

PIN2 kodea — Kode hori (4-8 digitu) SIM txartel batzuekin dator eta beharrezkoa da

zure telefonoko funtzio batzuetara sartu ahal izateko.

Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo-kodeak zure gailua erabilera baimendu

gabearen kontra babesten lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da. Kodea sor eta

alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar dezakezu. Kode berria

ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta

telefonoa blokeatuta badago, telefonoak laguntza teknikoa beharko du. Kostu

gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Nokia Care gunearekin edo telefonoaren

banatzailearekin.

Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2 kodea — Kode horiek (8 digitu)

blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoak dira. Kodeak SIM

txartelarekin jaso izan ezean, jarri harremanetan zure telefonoko SIM txartelaren sareko

zerbitzu-hornitzailearekin.

Lehen urratsak 25

background image

UPUK kodea — Kode hori (8 digitu) blokeatutako UPIN kodea aldatzeko beharrezkoa da.

Kodea USIM txartelarekin jaso izan ezean, jarri harremanetan zure telefonoko USIM

txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.

IMEI (International Mobile Equipment Identity) zenbakia — Zenbaki hori (15 edo 17

digitu) GSM sarean baliozko gailu identifikatzeko erabiltzen da. Besteak beste,

lapurtutako gailuak blokea daitezke sarean sar ez daitezen. Zure telefonoaren IMEI

zenbakia bateriaren azpian aurki daiteke.