Bateria kargatzea
Bateria badator partzialki kargatuta. Gailuak karga baxua adierazten badu, egin
hurrengoa:
1 Konektatu kargagailua hormako hartune batera.
2 Konektatu kargagailuaren entxufea gailuaren USB atakara.
3 Gailuak bateria erabat kargatuta dagoela adierazten duenean, deskonektatu
kargagailua gailutik eta ondoren hartunetik.
Ez duzu bateria denbora jakin batean zehar kargatu behar, eta kargatzen dagoen
bitartean erabil dezakezu. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargatzailearen
ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
USB datu kablea erabiliz kargatzea
USB datu kablea erabiliz kargatzea kargagailua erabiliz kargatzea baino geldoagoa da.
Baliteke USB datu kablea erabiliz ezin kargatzea USB hub bat erabiliz gero. Baliteke USB
hub-ak USB gailuak kargatzeko bateraezinak izatea.
USB kablearekin kargatzeak denbora luzea har lezake bateria guztiz deskargatuta
badago.
USB datu kablea konektatuta dagoenean, datuak transferitu ditzakezu bateria
kargatzen den bitartean.
Lehen urratsak 13
1 Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure gailuari USB datu kable bateragarri
bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera, baliteke karga hasteko denbora
gehiago behar izatea.
2 Gailua piztuta badago, hautatu eskuragarri dauden USB moduen artean.