Memoria txartela sartzea
Erabili memoria txartel bat memoria gailuan gordetzeko. Informazioa gailutik memoria
txartelean gorde dezakezu ere bai.
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD eta
microSDHC txartelak bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak
erabiltzen ditu memoria txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz
bateragarriak ez izatea. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa
kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Memoria txartel guztiak umeen eskuetatik urrun gorde.
Memoria txartela bateragarria den jakiteko, galdetu fabrikatzaileari edo hornitzaileari.
Baliteke paketeak memoria txartel bateragarri bat ekartzea. Baliteke memoria txartela
jadanik gailuaren barruan izatea. Hala ez bada, egin hurrengoa:
1 Bateria aske gera ez dadin, kokatu gailua atzekaldeko karkasa goruntz begira
dagoelarik.
2 Atzekaldeko karkasa kendu.
3 Sartu memoria txartela erretenean lehenengo kontaktu eremua sartuz. Ziurtatu
kontaktu eremua gailuaren konektoreei begira dagoela.
4 Sakatu txartela bere lekuan blokeatu arte.
5 Atzekaldeko karkasa berriz jarri.
14 Lehen urratsak