Hiztuna
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Telefonoa
>
Hiztuna
.
Hiztuna aplikazioarekin mezu irakurtzailearen hizkuntza, ahotsa eta ahots funtzioak
ezar ditzakezu.
Mezu irakurtzailearen hizkuntza ezartzeko, aukeratu
Hizkuntza
. Zure
telefonoarentzako hizkuntza gehigarriak jaisteko, aukeratu
Aukerak
>
Deskargatu
hizkuntzak
.
58 Mezularitza
Aholkua: Hizkuntza berri bat jaisten baduzu, gutxienez ahots bat jaitsi behar duzu
hizkuntza horrentzako.
Ahots hiztuna ezartzeko, aukeratu
Ahotsa
. Ahotsa hizkuntzaren araberakoa izango da.
Hiztunaren abiadura ezartzeko, aukeratu
Abiadura
.
Hiztunaren bolumena ezartzeko, aukeratu
Bolumena
.
Ahots baten xehetasunak ikusteko, ireki ahots fitxa eta hautatu ahotsa eta
Aukerak
>
Ahotsaren xehetasunak
. Ahotsa entzuteko, hautatu ahotsa eta ondoren hautatu
Aukerak
>
Erreproduzitu ahotsa
.
Hizkuntzak edo ahotsak ezabatzeko, hautatu elementu bat eta
Aukerak
>
Ezabatu
.
Mezu irakurtzailearen ezarpenak
Mezu irakurtzailearen ezarpenak aldatzeko, ireki Ezarpenak fitxa eta zehaztu
ondorengoa:
Hizkuntza antzematea — Aktibatu irakurketa hizkuntz antzemate automatikoa.
Etengabeko irakurketa — Aktibatu hautatutako mezu guztien irakurketa jarraitua.
Hiztunaren pasahitzak — Ezarri mezu irakurtzailea mezuetan eskaerak sartu ditzan.
Audio iturria — Entzun mezuak aurikularren edo bozgorailuaren bidez.