Nokia E52 - Mezuak idatzi eta bidali

background image

Mezuak idatzi eta bidali

Aukeratu

Menua

>

Mezularitza

.

Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko softwarea

eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezu bat sortu edo mezu elektroniko bat idatzi aurretik, konexio ezarpen

zuzenak zehaztu behar dira.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako argazkiak muga

gaindituz gero, telefonoak argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Mezu elektronikoen gehienezko tamaina zerbitzu-hornitzailearekin egiaztatu. Bidali

nahi den mezu elektronikoak posta elektronikoko zerbitzariaren muga gaindituz gero,

mezua Irteera ontzia karpetan gordetzen da eta telefonoa tarteka berriro bidaltzen

saiatzen da. Mezu elektroniko bat bidaltzeko datu-konexioa behar da; horregatik, mezu

elektronikoak bidaltzeko saiakerek telefonoaren faktura areagotu dezakete. Irteera

ontzia karpetan, mezuak ezabatu edo Zirriborroak karpetara mugi ditzakezu.
1 Hautatu

Mezu berria

>

Mezua

testu edo multimedia mezu (MMS) bat bidaltzeko,

Audio mezua

soinu klip bat duen multimedia mezu bat bidaltzeko, edo

E-maila

mezu elektroniko bat bidaltzeko.

2 Nori eremuan, sakatu nabigazio-tekla kontaktuen zerrendako hartzaileak edo

taldeak hautatzeko, edo sartu hartzailearen telefono-zenbakia edo helbide

elektronikoa. Hartzaileak bereizteko puntu eta koma (;) gehitzeko, sakatu *.

Zenbakia edo helbidea arbeletik kopia dezakezu ere bai.

3 Gaia eremuan, idatzi mezuaren gaia. Ikusgai dauden eremuak aldatzeko,

Aukerak

>

Mezuaren goiburuak

aukeratu.

54 Mezularitza

background image

4 Mezua eremuan, idatzi mezua. Txantiloi edo ohar bat sartzeko,

Aukerak

>

Sartu

edukia

>

Testua gehitu

>

Txantiloia

edo

Oharra

aukeratu.

5 Multimedia mezu bati media fitxategi bat gehitzeko, hautatu

Aukerak

>

Sartu

edukia

, fitxategi mota edo jatorria, eta nahi duzun fitxategia. Bisita-txartelak,

diapositibak, oharrak edo bestelako fitxategiren bat mezuan gehitzeko,

Aukerak

>

Sartu edukia

>

Besteren bat gehitu

aukeratu.

6 Multimedia mezu batentzako argazki bat ateratzeko edo soinu klip bat grabatzeko,

hautatu

Aukerak

>

Sartu edukia

>

Irudia gehitu

>

Berria

,

Bideoklipa gehitu

>

Berria

, edo

Gehitu soinu-klipa

>

Berria

.

7 Karaktere bereziak gehitzeko, sakatu *, eta hautatu

Sinbolo gehiago

eta ikur bat.

8 Emotikono bat gehitzeko, sakatu * eta hautatu

Aurpegiera gehiago

eta emotikono

bat.

9 Mezu elektroniko batean eranskin bat gehitzeko,

Aukerak

eta eranskin mota

aukeratu. Mezu elektronikoen eranskinak adierazlearekin erakusten dira.

10 Mezua bidaltzeko, hautatu

Aukerak

>

Bidali

, edo sakatu deitze tekla.

Oharra: Mezua bidali dela dioen testu edo ikonoa pantailan agertzeak ez du esan

nahi hartzaileak mezua jaso duenik.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu

luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek

bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak, bestelako ikurrak

edo zenbait hizkuntzen aukerak leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal

daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Agian ezingo dituzu multimedia mezuetan MP4 formatuan gorde diren bideoak edo

haririk gabeko sarearen gehienezko tamaina gainditzen dutenak bidali.