Argazkiak eta bideoak ikusi
Hautatu
Menua
>
Multimedia
>
Galeria
>
Irudiak
eta hurrengoen artean:
Denak — Irudi eta bideo guztiak ikusi.
Hartutakoak — Telefonoko kamerarekin ateratako irudiak eta grabatutako bideoak
ikusi.
Deskargak — Ikusi deskargatutako bideo klipak.
Irudiak eta bideo klipak gailu bateragarri batetik jaso ditzakezu ere bai. Argazkiak
aplikazioan jasotako irudi bat edo bideo klip bat ikusi ahal izateko, aurretik hura gorde
behar da.
Argazki eta bideoak data eta orduaren arabera antolatuta daude, etengabe
erreproduzitzeko begizta gisa. Fitxategi kopurua adierazten da. Fitxategiak arakatzeko,
gurpilarekin ezkerretara edo eskuinetara mugitu. Fitxategiak taldeka ikusteko, gora
edo behera mugitu.
Fitxategi bat irekitzeko, hautatu fitxategia. Irudi bat irekitzean, irudia gerturatzeko,
erabili zoom teklak. Zoom erlazioa ez da gordeko behin betirako.
Irudi bat edo bideo klip bat editatzeko, hautatu
Aukerak
>
Editatu
.
marka duen argazki bat non atera zen ikusteko, aukeratu
Aukerak
>
Erakutsi
mapan
.
Argazkiak inprimagailu bateragarri batetan inprimatu nahi badituzu,
Aukerak
>
Inprim. edo kioskora
aukeratu.
Irudiak bilduma batera mugitzeko gero haiek inprimatzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu albumera
>
Inprim. gero
.
122 Multimedia