Abesti bat erreproduzitzea
Abesti eskuragarri guztiak musika liburutegira gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Freskatu
liburutegia
.
Abesti bat erreproduzitzeko, hautatu nahi den kategoria eta abestia.
Erreprodukzioa eteteko, sakatu desplazamendu tekla; jarraitzeko, sakatu berriro
desplazamendu tekla. Erreprodukzioa gelditzeko, desplazatu behera.
Azkar aurreratu edo atzeraratzeko, sakatuta mantendu desplazamendu tekla eskuinera
edo ezkerrera.
Hurrengo elementuara saltatzeko, desplazatu eskuinera. Elementuaren hasierara
itzultzeko, desplazatu ezkerrera. Aurreko elementura saltatzeko, desplazatu ezkerrera
abestia hasi eta bi segundu baino lehenago.
Musika erreprodukzioaren tonua aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ekualizadorea
.
Balantzea eta irudi estereoa aldatzeko edo behe soinuak hobetzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
.
Hasierako pantailara itzultzeko eta musika erreproduzitzailea atzeko planoan
erreproduzitzen uzteko, sakatu amaitzeko tekla.