Bideo zentroaren ezarpenak
Bideo zentroko ikuspegi nagusian, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
eta hauetatik:
Bideo zerb. auk — Aukeratu Bideo zentroko aplikazioan agertu beharreko zerbitzuak.
Bideo zerbitzu baten xehetasunak gehi, ezaba, edita eta ikus ditzakezu ere. Aurretik
instalatutako bideo zerbitzuak ezin dira editatu.
Konexio ezarpenak — Sare konexiorako erabiltzen den sare helburua zehazteko,
aukeratu
Sare konexioa
. Konexio bat eskuz aukeratzeko Bideo zentroa sare konexio
bat irekitzen duen bakoitzean, aukeratu
Beti galdetu
.
GPRS konexioa gaitu edo desgaitzeko, aukeratu
Utzi GPRS erabiltzea
.
Ibiltaritza gaitu edo desgaitzeko, aukeratu
Baimendu roaminga
.
Gurasoen kontrola — Ezarri bideoentzako adin muga. Behar den pasahitza
telefonoaren blokeo kodearen berdina da. Lehenetsitako blokeo kodea 12345 da. Bideo
eskaera zerbitzuetan, muga adina bereko edo handieneko bideoak, ezkutatzen dira.
Hobetsitako memoria — Aukeratu deskargatutako bideoak telefonoaren memorian
edo memoria txartel bateragarri batean gordeko diren.
Koadro txikiak — Aukeratu bideo jarioetan miniaturak deskargatu eta ikusi nahi
dituzun ala ez.