Bideoak zure ordenagailutik transferitu
Transferitu zure bideo klipak telefono bateragarrietatik Bideo zentrora USB datu kablea
erabiliz. Bideo zentroak zure telefonoarekin bateragarriak diren formatuak bakarrik
erreproduzitzen ditu.
1 Zure telefonoa ordenagailu batean memoria osagarri gisa ikusteko eta bertara
edozein datu fitxategi transferitzeko, konektatu USB datu kable batekin.
2 Aukeratu
Masa biltegia
konexio modu gisa. Memoria txartel bateragarri bat sartu
behar da telefonoan.
3 Aukeratu zure ordenagailutik kopiatu nahi dituzun bideo klipak.
4 Transferitu bideo klipak memoria txarteleko E:\Nire bideoak karpetara.
Transferitutako bideo klipak Bideo zentroko Nire bideoak karpetan agertuko dira.
Telefonoko beste karpetetako bideo fitxategiak ez dira agertzen.