Erabili gabeko memoria
Datu mota desberdinetarako zenbat memoria libre dagoen ikusteko, aukeratu
Menua
>
Bulegoa
>
Fitxat.-kud.
.
Nokia E52 – Oinarrizko informazioa 33
Telefonoko funtzio askok memoria erabiltzen dute datuak gordetzeko. Telefonoak
memoria gutxi geratzen dela jakinarazten du.
Memoria libre uzteko, transferitu datuak beste memoria batera (ahal bada) edo
ordenagailu bateragarri batera.
Behar ez dituzun datuak ezabatzeko, erabili Fitxategi kudeatzailea edo dagokion
aplikazioa. Elementu hauek ezaba daitezke:
•
Mezularitza karpetan dauden mezuak eta postontzitik jaitsitako mezu
elektronikoak.
•
Gordetako webguneak
•
Kontaktuen informazioa
•
Egutegiko oharrak
•
Aplikazio kudeatzailean agertzen diren baina erabiltzen ez diren aplikazioak
•
Instalatutako aplikazioen instalazio fitxategiak (.sis edo .sisx fitxategi luzapenekin).
Instalazio fitxategien babeskopia egin ordenagailu bateragarri batean.
•
Irudiak karpetan dauden irudiak eta bideoak. Egin fitxategien babeskopiak
ordenagailu bateragarri batean Nokia PC Suite aplikazioaren bidez.