Ohizko idazketa modua
ikurrak ohiko idazketa modua adierazten du.
eta
ikurrek maiuskula edo minuskula adierazten dute.
ikurrak
esaldia nola idazten den adierazten du, hau da, esaldiko lehen hizkia maiuskulaz eta
gainerakoak automatikoki minuskulaz idatziko direla adierazten du.
ikurrak
zenbaki modua adierazten du.
Testua teklatuarekin idazteko, sakatu zenbakien teklak, 2-9, behin eta berriz nahi den
karakterea bistaratu arte. Zenbaki tekla batean inprimatutako karaktereez gain,
karaktere gehiago daude eskuragarri. Hurrengo hizkia uneko hizkiaren tekla berean
badago, itxaron kurtsorea bistaratu arte eta, orduan, idatzi hurrengo karakterea.
Zenbaki bat idazteko, eduki sakatuta zenbakiaren tekla.
Maiuskulatik minuskulara eta karaktere modu batetik bestera aldatzeko, sakatu #.
Karaktere bat ezabatzeko, sakatu atzera-tekla. Eduki sakatuta atzera-tekla karaktere
bat baino gehiago ezabatzeko.
Ohiko puntuazio-markak idazteko, sakatu 1 behin eta berriz nahi den puntuazio marka
bistaratu arte.
Karaktere bereziak idazteko, eduki sakatuta *.
Emotikono bat gehitzeko, sakatu * eta hautatu
Aurpegiera gehiago
eta emotikono
bat.
Tarte bat sartzeko, 0 sakatu. Lerro-jauziak sartzeko, sakatu 0 hiru aldiz.