Egutegi sarrerak sortzea
Hautatu
Menua
>
Egutegia
.
Mota hauetako egutegi sarrerak sor ditzakezu:
•
Bilera sarrerek data eta ordu jakina ezarrita duten gertaerak gogorarazten
dizkizute.
•
Bilera eskaerak parte hartzaileei bidal diezaiekezun gonbidapenak dira. Bilera
eskaerak sortu ahal izan baino lehen, gailuan sarrera ontzi bateragarri bat
konfiguratuta izan behar duzu.
•
Memo sarrerak egun osoari lotuta daude, baina ez egunaren ordu jakin bati.
•
Urtemuga sarrerek urtebetetzeak eta data bereziak gogorarazten dizkizute. Egun
jakin bati lotuta daude, baina ez egunaren ordu jakin bati. Urtemuga sarrerak urtero
errepikatzen dira.
•
Egiteko sarrerek epe bat duten ataza bat gogorarazten dizute, baina egunaren ordu
jakin bati lotuta ez dagoena.
Egutegi sarrera bat sortzeko, hautatu data bat,
Aukerak
>
Sarrera berria
, eta sarrera
mota.
Bilera sarreren lehentasuna ezartzeko, hautatu
Aukerak
>
Lehentasuna
.
Sinkronizatzean sarrera nola kudeatu behar den definitzeko, hautatu
Pribatua
sarrera
ezkutatzeko egutegia konektatuta daudenek ikusi ahal badute,
Publikoa
sarrera ikus
dezaten, edo
Bat ere ez
sarrera zure ordenagailuan kopiatu ez dadin.
Sarrera gailu bateragarri bati bidaltzeko, hautatu
Aukerak
>
Bidali
.
Bilera sarrera baten bilera eskaera burutzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu
partaideak
.
Nokiaren Eseries berria 43