Hasiera pantailan lan egitea
Hasiera pnatailan kontaktuak bilatzeko, hasi idazten kontaktuaren izena. Karaktereak
idazterakoan, sakatu behin tekla bakoitza. Adibidez, "Eric" idazteko, sakatu 3742.
Gailuak bat datozen aukerak proposatuko ditu.
40 Nokiaren Eseries berria
Alfabeto eta zenbaki moduen artean aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Alpha modua
edo
Zenbaki modua
.
Hautatu nahi duzun kontaktua proposatutako aukeren zerrendan. Baliteke funtzio hau
hizkuntza guztietan eskuragarri ez egotea.
Kontaktuari deitzeko, sakatu deitze tekla.
Kontaktuen bilaketa desgaitzeko, hautatu
Aukerak
>
Kont. bilaketa desakt.
.
Jasotako mezuak ikusteko, hautatu mezuen laukia jakinarazpen gunean. Mezu bat
irakurtzeko, hautatu mezua. Beste atazetan sartzeko, joan eskuinetara.
Galdutako deiak ikusteko, hautatu deien laukia jakinarazpen gunean. Dei bat itzultzeko,
hautatu deia eta sakatu deitze tekla. Dei baten egileari testu-mezu bat bidaltzeko,
hautatu dei bat, joan eskuinetara eta hautatu
Mezua bidali
ekintza eskuragarrien
zerrendan.
Ahots posta entzuteko, hautatu ahots postaren laukia jakinarazpen gunean. Hautatu
nahi duzun postontzia eta sakatu deitze tekla.