Nokia E52 - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko bateria BP-4L da. Baliteke Nokiak bateria

modelo gehiago eskuragarri izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar

da: AC-10. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen

bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.

Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi

baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta kargatu

bateria Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin soilik.

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,

deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,

kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.

Produktu- eta segurtasun-informazioa 189

background image

Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.

Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz

kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako

bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.

Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek

bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez

funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.

Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota

bat, adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza

dute baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik

gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.

Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira.

Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero,

saihestu bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster

edo zoaz medikuarengana.

Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren

batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.

Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo

bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela

irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen

kargagailu edo bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun mantendu.