Telefonoa zaintzea
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek
garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz
lehortzen berriz jarri baino lehen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri elektronikoak honda
daitezke.
•
Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailu elektronikoen
iraupena laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete. Telefonoa tenperatura hotzetik
bere tenperatura normalera iristen denean, barruan hezetasuna sor daiteke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak
honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko
zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa garbitzeko. Erabili ehun
leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena, aldaketa edo
atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.
190 Produktu- eta segurtasun-informazioa
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat.