Aplikazioak eta softwarea instalatu
Instalazio-fitxategiak telefonora bidal ditzakezu, ordenagailu bateragarri batetatik,
arakatzen ari zarenean deskarga ditzakezu, multimedia-mezu gisa jaso, mezu
elektroniko batean eranskin gisa jaso, baita bestelako konektagarritasun-metodoak
erabilita lortu ere, adibidez, Bluetooth bidez. Nokia Application Installer erabil dezakezu
Nokia PC Suite programarekin telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Aplik. kudtz.
.
Instalazio-fitxategiak Instalaziofitxat. karpetan daude, eta instalatutako aplikazioak
Apl. instalatuak karpetan.
Ikonoek hau adierazten dute:
.sis edo .sisx aplikazioa
Java aplikazioa
Memoria-txartelean instalatu da aplikazioa
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
•
Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzaile edo egilea jakiteko,
Aukerak
>
Xehetasunak ikusi
aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak bistaratzeko, hautatu
Xehetasunak ikusi
.
•
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa
fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko
fitxategia edo ezabatutako software paketearen babeskopia izan beharko duzu.
Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, aplikazioa ezabatu eta aplikazioa berriro
instalatu, jatorrizko instalazio fitxategia edo babeskopia erabilita.
Segurtasuna eta datu kudeaketa 161
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada, baliteke
gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada sargunerik zehaztu,
bat aukeratzeko eskatuko zaizu. JAR fitxategia deskargatzean, baliteke erabiltzaile-
-izena eta pasahitza behar izatea zerbitzarian sartzeko. Hauek aplikazioaren
hornitzaile edo fabrikatzaileak emango dizkizu.
Software edo aplikazio bat instalatzeko, ondorengo pausoak jarraitu:
1 Instalazio-fitxategi bat aurkitzeko, hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Aplik. kudtz.
eta
Instalaziofitxat.
. Bestela, bilatu instalazio-fitxategiak Fitxategi kudeatzailean
edo hautatu
Mezularitza
>
Sarrera ontzia
eta ireki instalazio-fitxategia duen
mezua.
2 Aplikazio-kudeatzailean, hautatu instalatu nahi duzun aplikazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu. Sinadura
edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak ohar
bat erakutsiko dizu. Instalazioarekin jarraitu, aplikazioaren jatorria eta edukia
seguruak direla dakizunean soilik.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, hautatu aplikazioa. Aplikazioak ez badu
karpeta lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Instalazioak aukeran instalatuta egongo
da.
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
aukerara joan instalatu edo ezabatu diren softwareak eta
instalazio edo ezabatze datak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen du.
Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna
kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-
-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria
handia har dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa
mantentzeko, erabili Nokia PC Suite instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC
bateragarri batean egiteko. Ondoren, erabili fitxategi kudeatzailea instalazio-
-fitxategiak telefonotik ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina bada, ezabatu
mezua postontziko Mezularitza postontzitik.