VPN sarguneak editatzea
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Konexioa
>
Helburuak
.
Sargune bat zure telefonoak sareari konektatzeko erabiltzen duen puntua da. Posta
elektronikoa eta multimedia zerbitzuak erabiltzeko, edo webguneetan nabigatzeko,
hasteko zerbitzu hauen sarguneak konfiguratu behar dituzu. Sare pribatu birtualen
(VPN) sarguneek VPN politikak interneteko sargune arruntekin parekatzen dituzte
konexio seguruak sortzeko.
Baliteke zure zerbitzu hornitzaileak gailuarentzako sargune batzuk edo guztiak aurretik
ezarri izana, eta zu haiek sortzeko, editatzeko edota ezabatzeko gai ez izatea.
Hautatu helmuga bat eta
Aukerak
>
Editatu
, eta definitu hurrengoa:
Konexioaren izena — Idatzi izen bat VPN sargunearentzat.
VPN arautegia — Hautatu interneteko sargunearekin parekatuko den VPN politika.
Interneteko sarbidea — Hautatu VPN politikarekin parekatu beharreko interneteko
sargunea datu transferentziak burutzeko konexio seguruak sortzeko.
Proxy zerbitzar. helbidea — Idatzi sare pribatuaren proxy zerbitzariaren helbidea.
Proxy atakaren zenbakia — Idatzi proxy ataka zenbakia.
Sarbidea erabili — Hautatu sargune hau erabiltzen duten konexioak automatikoki
ezarri behar diren.
Baliteke ezarpen eskuragarriak ezberdinak izatea.
Ezarpen zuzenak ezagutzeko, jarri harremanetan zure enpresaren informatika
sailarekin.
166 Segurtasuna eta datu kudeaketa