Ziurtagiri kudeatzailea
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak softwarearen iturria egiaztatzeko erabiltzen dira baina ez dute
segurtasuna bermatzen. Lau ziurtagiri mota ezberdin daude: autoritate ziurtagiriak,
ziurtagiri pertsonalak, gune fidagarrien ziurtagiriak eta gailu ziurtagiriak. Konexio
seguru batean zehar, zerbitzari batek zerbitzari ziurtagiri bat bidali lezake telefonora.
Jasotakoan, telefonoan gordeta dagoen autoritate ziurtagiriak egiaztatuko du.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure telefonoan ziurtagiri egokia ez
duzula jakinaraziko zaizu.
Webgune batetik ziurtagiri bat deskargatu edo ziurtagiria mezu gisa jaso dezakezu.
Ziurtagiriak sareko banku batekin edo urruneko zerbitzari batekin konektatzen
zarenean informazio konfidentziala transferitzeko erabili behar dira. Halaber, birus edo
beste software kaltegarrien arriskua murrizteko eta gailuan deskargatutako eta
instalatutako softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere erabiliko dira.
Aholkua: ziurtagiri berri bat gehitzen duzunean, ziurtatu honen egiazkotasunaz.