Ziurtagiri fidagarrien ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiria segurua izateak web orriak, posta elektronikoko zerbitzariak, programa-
-paketeak eta bestelako datuak egiaztatzeko baimena ematen duzula adierazten du.
Ziurtagiri fidagarriak soilik erabil daitezke zerbitzuak eta softwarea egiaztatzeko.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako
babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo
fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek
bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu
telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa
dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Ziurtagiri fidagarrien ezarpenak aldatzeko, aukeratu ziurtagiria eta
Aukerak
>
Segurtasun ezarpenak
. Zoaz aplikazio eremu batera eta sakatu gurpila
Bai
edo
Ez
aukeratzeko. Ezin dituzu ziurtagiri pertsonal baten fidagarritasun ezarpenak aldatu.
Ziurtagiriaren arabera, ziurtagiria erabil dezaketen aplikazioen zerrenda bat erakusten
da:
Symbian instalazioa — Symbian sistema eragilerako aplikazio berria.
Internet — Posta elektronikoa eta grafikoak.
Aplikazio instalazioa — Java aplikazio berria.
Ziurtag. sareko egiazt. — Lineako ziurtagiri egoeraren protokoloa.
158 Segurtasuna eta datu kudeaketa