Ziurtagiriaren xehetasunak ikustea
Zerbitzari baten nortasuna zuzena dela frogatzeko, zerbitzariaren ziurtagiriaren
sinadura eta baliotasun epea begiratu behar dira.
Ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko, ireki ziurtagiri karpeta bat, eta hautatu ziurtagiri
bat eta
Aukerak
>
Ziurtagiriaren xehetas.
.
Segurtasuna eta datu kudeaketa 157
Hurrengo oharretariko bat ager daiteke:
Ziurtagiria ez da fidagarria — Ez duzu ziurtagiria erabiltzeko aplikaziorik ezarri.
Baliteke fidagarritasun ezarpenak aldatu nahi izatea.
Ziurtagiria iraungita — Hautatutako ziurtagiriaren baliotasun epea iraungi da.
Ziurtagiriak oraindik ez du balio — Hautatutako ziurtagiriaren baliotasun epea ez
da oraindik hasi.
Ziurtagiri hondatuta — Ezin da ziurtagiria erabili. Jarri harremanetan ziurtagiriaren
igorlearekin.