Nokia E52 - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak

eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.

Copyright babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea

galaraz diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights

Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien

jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta OMA DRM

2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik

babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM

software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek

DRMrekin babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM

software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin

babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia

bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentzien eta edukiaren

segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia PC Suite-ren eginbidea.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau

edukiarekin batera berrezarri behar da telefonoaren memoria formateatu ondoren,

OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak

berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galduko dira

telefonoaren memoria formateatuz gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu zure

telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, telefonoan berriz

Segurtasuna

7

background image

eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu

zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori

telefonoan sartzen bada soilik ikusi ahal izango da.

8

Segurtasuna