Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa UMTS 900 eta 2100 MHz sareak,
eta GSM 850, 900, 1800 eta 1900 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei
buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta, ordenagailuak bezala, birusen eta
bestelako eduki kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu, konektibitate eskaera,
bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta erabili soilik segurtasun eta
babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta softwareak, hala nola,
Symbian Signed ziurtagiria duten aplikazioak edo Java Verified™ azterketa gainditu
dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako edozein ordenagailutan birus
kontrako edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako estekak
instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan dezakezu. Hauek
ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako
erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu
segurtasuna eta edukiak.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu
telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak
eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,
igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo
informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu gehiago
izateko.