Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko 3G konexio bat beharrezkoa da. Zerbitzuari, 3G sarearen
eskuragarritasunari eta zerbitzua erabiltzeagatik aplikatutako tarifei buruzko
informazio gehiagorako, jo zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko pausoak:
•
Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dagoela ziurtatu.
•
Ziurtatu 3G konexio aktibo bat daukazula eta 3G sarearen estalduran zaudela. 3G
sarea bideoa partekatu bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da
baina ahots-deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
•
Ziurtatu igorlea eta hartzailea 3G sarean erregistratuta daudela. Norbait
partekatze-saio batera gonbidatzen baduzu eta hartzailearen telefonoa 3G
sarearen estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonen arteko konexioa ezarri ez badu, hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko.
Hartzaileak gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore mezu bat jasoko
duzu.