Ezarpenak
Bideoak partekatzeko zerbitzua konfiguratzeko, pertsonarteko eta 3G konexio-
-ezarpenak behar dituzu.
Pertsonarteko konexio ezarpenak
Pertsonarteko konexioa Session Initiation Protocol (SIP) bezala ere ezagutzen da. Bideo
partekatzea erabiltzen hasi baino lehen SIP profilaren ezarpenak telefonoan
konfiguratu behar dira. Zure zerbitzu-hornitzaileari SIP profil ezarpenak eskatu eta
telefonoan gorde itzazu. Zerbitzu-hornitzaileak ezarpenak bidali edo beharrezko
parametroen zerrenda bat eman zaitzake.
Kontaktuen txartel batean SIP helbide bat gehitzeko:
1 Hautatu >
Kontaktuak
.
2 Kontaktuen txartela ireki (edo pertsona horrentzat txartel berri bat hasi).
3
Aukerak
>
Xehetasuna gehitu
>
Partekatu bideoa
aukeratu.
4 SIP helbidea erabiltzaileizena@domeinuarenizena formatuan idatzi (IP helbide bat
erabili dezakezu domeinu baten izena ordez).
Telefonoa 67
Kontaktuaren SIP helbidea ez badakizu, hartzailearen telefono zenbakia sartzen
saiatu zaitezke herrialdeko aurrezenbakiarekin bideoa partekatzeko (sarearen
zerbitzu-hornitzaileak onartzen badu).
3G konexio-ezarpenak
3G konexioa konfiguratzeko:
•
3G sarea erabiltzeko akordio bat ezartzeko, jo zure zerbitzu-hornitzailearengana.
•
Ziurtatu gailuaren 3G sarbide-puntuaren konexio-ezarpenak behar bezala
konfiguratuta daudela.