Gonbidapen bat onartu
Norbaitek bideoa partekatzeko gonbidapen bat bidaltzen dizunean, gonbidapen
mezuan igorlearen izena eta SIP helbidea agertzen dira. Zure telefonoa isilean ezarrita
ez badago, gonbidapen bat jasotzen duzunean soinua egingo du.
Norbaitek gonbidapen partekatu bat bidaltzen badizu eta UMTS sarearen estalduran ez
bazaude, ez duzu gonbidapen bat jaso duzula jakingo.
Gonbidapen bat jasotzen duzunean, honako hauetatik aukeratu:
Bai — Gonbidapena onartu eta partekatze sesioa aktibatu.
Ez — Gonbidapena errefusatu. Igorleak mezu bat jasotzen du zuk gonbidapena ukatu
duzula esanez. Bukatzeko tekla sakatu dezakezu ere gonbidapena errefusatzeko eta
ahots deia bukatzeko.
Gailuaren bideoa mututzeko, aukeratu
Aukerak
>
Mututu
.
Bideoa jatorrizko bolumenean erreproduzitzeko, aukeratu
Aukerak
>
Jatorrizko
bolumena
. Honek ez du telefono deien audio erreprodukzioan eragina.
Partekatzea amaitzeko,
Gelditu
aukeratu. Deia amaitzeko, amaitu tekla sakatu. Deia
amaitutakoan partekatzea ere amaitu egiten da.